HOTELA
Erabat birgaitutako eraikina, etxean bezalako tratua eta Getariako nahiz inguruetako bista ederrak. Inon ez bezalako hotela, etxean bezala egoteko. Ongi etorri. |
|
San Prudentzio landa-hotel txiki xarmanta da, mahastiz inguratua eta Kantauri itsasoari begira dagoena. Leku paregabea da kezkak alde batera utzi eta naturaz eta itsasorako bistez gozatzeko.
Herriaren kanpoaldean gaude Getaria, itsas tradizio handiko Erdi Aroko hiribildua, 2 hondartza bikain eta kirol-kaia dituena. Bertako jatetxeak hitz baten bidez deskribatu daitezke: kalitatea. Hotelaren kokapena paregabea da: Getariako hirigunetik 5 minutura,
|
|
Zarautzetik 10era, Donostiatik ordu erdira eta Bilbotik nahiz Gasteizetik ordubetera.
Hotela erabat birgaitu da 2013an. Gu gara 3. belaunaldia eta ilusioz eta arduraz ekingo diogu proiektu honi, gure aiton-amonek duela 50 urte edota gure gurasoek nahiz izeba-osabek geroago egin zuten bezala. |